ORDIZIAN HEZITZAILEA GAZTELEKUAN

Deskribapena

Arloa: Osasuna / Medikuntza / Gizarte Zerbitzuak

Eskaintzaren deskribapena:

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatibak Ordiziako Gaztelekuan, hezitzailelanetan aritzeko, profesionala behar du.

HORBEL Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Haurren, nerabeen eta gazteen bizi-kalitatea hobetzearekin lotutako edozein gaietan erakunde publiko nahiz pribatuei laguntza teknikoko, esku-hartzeko eta aholkularitzako zerbitzuak ematea euskararen erabilera bultzatuz du xedea.

Gaur egun, Ordiziako Udaleko Gaztelekurako,  profesional baten bila dabil.

 

Baldintzak

Ezagutzak

  • Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Magisteritza, Pedagogia edo Psikologian diplomatura edo gradua izatea ; edo antzeko zein goragoko ikasketak (Giza Zientziak)
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA titulua edo horien baliokidea izatea.
  • Begirale titulua edo begirale ikastaroa eta Zuzendari titulua edo zuzendari ikastaroa baloratuko dira
  • Haur, nerabe edo gazteekin lan esperientzia

Gaitasunak

  • Enpatia, taldean lan egiteko gaitasuna, berritzeko motibazioa, egokitzeko gaitasuna, kolaboratzailea, erakundearekiko konpromisoa, ahozko naiz idatzizko komunikaziorako gaitasuna.

Eskaintzaren ezaugarriak

  • Lanaldi partziala (%45): ostirala, larunbata eta igande arratsaldetan, 4 orduz gehi koordinaziorako bilerak. 
  • Hasiera batetan, 6 hilabeteko kontratua.
  • Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko Hitzarmeneko 2. Taldeari dagokion ordainsaria lanaldi partzialean
  • Lanpostuaren kokapena Ordizian izango da.
  • Lanposturako aurreikusitako hasiera, 2025eko otsaila-martxoa.

Laburpena

Lekua: Ordizia Gipuzkoa

Enpresa: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaien aurkezpena

  • Interesatuek bidali CV eguneratua uimaz@horbel.eus  posta elektronikora,  2025ko otsailaren  10a baino lehen.

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Data: 2025-Urt-16
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Goierri
Udalerria: Ordizia

Eskaintza noizarte:
2025-Ots-10

Enpresaren izena: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

5 izen emate
Gurekin lan egin nahi duzu?
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa