“Aditu ikastaroa” Formazio Programaren kudeatzailea

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

DESKRIBAPENA
 ARLOA: “Aditu ikastaroa” Formazio Programaren kudeatzailea
 FUNTZIOAK:
- Hizkuntzak biziberritzeko estrategietan formatzeko, munduko komunitate indigenetako
20 kiderentzako programaren antolakuntza eta kudeaketa lanak.
- Online bidezko bi hilabeteko eta Euskal Herriko egonaldiko bi hilabeteko formazioak
kudeatzea.
- Munduko komunitate indigenetako 20 kideren bi hilabeteko Euskal Herriko egonaldia
prestatzea eta kudeatzea.
- Ikastaro ondoko proiektuen kudeaketa.
- Egonaldiaren prestakuntza lanak: azpiegitura planifikatu eta prestatzea.
- Giza taldeen kudeaketa eta koordinazioa eta harremanen

Baldintzak

BALORATUKO DIRENAK
- Lizentziatura ikasketak edo parekideak, bereziki baloratuko dira: kudeaketaren inguruko
ikasketak, hizkuntzalaritzaren arlokoak, humanitatearen arlokoak, hezkuntza eta irakaskuntza
arlokoak, lankidetza arlokoak...
- Giza taldeak eta lan taldeak kudeatu eta koordinatzeko gaitasuna.
- Hizkuntzekiko sentsibilitatea.
- Garapenerako lankidetzan esperientzia.
- Euskalgintzan ezagutza eta konpromisoa.
- Hizkuntza ezaguera: euskara (naturaltasunez ahoz eta idatziz), gaztelera edo frantsesa
(naturaltasunez ahoz eta idatziz), eta beste.
- Traturako gaitasuna.
- Lankidetza proiektuak formulatzen eskarmentua.
- Gidabaimena

ESKAINTZEN DA
- Kontratu mugagabea
- Astean 40 orduko jardunaldia
- Ardura nagusia: Urteroko Formazio Programaren kudeaketa.

Laburpena

Lekua: Aretxabaleta Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

HAUTAKETA PROZESUA
- Curriculumak jasotzeko epea maiatzaren 8an bukatuko da.
- Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu
honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera.
- Bidali curriculumak  eta mezuaren izenburuan “Deialdia – Formazio Programa" erreferentzia adierazi.

Garabide Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2023-Api-26
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Aretxabaleta

Eskaintza noizarte:
2023-Mai-08

11 izen emate
Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa