Zerbitzuetako Profesionalen Sarearen arduraduna

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Lagunklikek, LABORAL Kutxa Taldeko sozietateak, bere plantilla garatu nahi du, etxerako eta pertsonen ongizaterako zerbitzuak eta mugikortasun-irtenbideak eskaintzen dituzten profesionalak erakartzeko Arduradun bat gehituz. Bere egitekoa nazio mailan negozioa bultzatzea eta garatzea izango da, hornitzaileak identifikatzeaz, hautatzeaz eta kudeatzeaz arduratuz.

 

ZURE EGUNEROKO LANA

  • Kalitatezko prestazioa bermatuko duen profesional kualifikatuen sare bat identifikatu, hautatu eta sortzea. Profesional horiek plataforma baten bidez eskainiko dituzte beren zerbitzuak.
  • Profesionalekin akordioak ezartzea eta betetzen direla zaintzea
  • Profesionalen on-boarding prozesuan parte hartzea, ezarritako helburuak betetzen direla zaintzea eta hornitzaileen datu-basea mantentzea
  • Eman beharreko zerbitzuen diseinuan parte hartzea
  • Arduradunari sarearen egoeraren, beharren, arriskuen eta aukeren berri ematea
  • Profesionalen beharrak, zalantzak eta gorabeherak kudeatzea

 

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.

 

Baldintzak

  • Ingeniaritzako, Arkitekturako eta abarretako Gradua
  • 3-6 urteko esperientzia Erosketa Departamentuetan edo taldeetan, hornitzaileak kudeatzen.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea
  • Taldean lan egitera ohituta dagoen pertsona bat bilatzen dugu, komunikazio-, negoziazio- eta lidergo-trebetasun sendoekin, proaktiboa eta erabakitzailea.
  • Espainian barrena bidaiatzeko prestasuna
  • Euskara-maila altua

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.