Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza
Eskaintzaren deskribapena:
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Kultur ildoak KULTUR KUDEATZAILE gidaritzan arituko den pertsona baten bila dago
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak kultur ildorako kudeatzaile lanpostua eskaini du lanaldi osoan irailetik aurrera.
Funtzio nagusiak
-
Izaera kultura ezberdinetako proiektuen diseinua [erabiltzaileen azterketa, helburua, baliabideak, lan-kronograma, komunikazio-plana…], ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa. Ildoko plagintzaren kudeaketa jarraitua.
-
Dirulaguntzak, funtzak eta bestelako finantzazio iturrien kudeaketa; dirulaguntzen bilaketa aktiboa eta abian dauden dirulaguntzen jarraipena eta kitapen prozesuaren gidaritza.
-
Ildoaren kudeaketa ekonomikoa egunean eramatea. Administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua egin eta horri jarraipena egin.
-
Komunitatearen dinamizazioa Kultur ildoko beste arduradunarekin, bazkide eta erabiltzaileen lan taldea koordinatu. Sinergia izan dezakegun kultur eragileak indetifikatu eta lankidetzak proposatu.
-
Ildoaren eta ildoko ekintza desberdinen komunikazio ekintzak eta euskarriak diseinatu.
Eskaintzen da:
-
Kontratu mugagabea, 3 hilabeteko probaldiarekin.
-
40 orduko lanaldia (jardun osoa).
-
Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
-
Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera.
-
Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
-
Hilabeteko soldata: Lanaldi osorako 1.740€ gordin (14 ordainsaritan).
-
Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.